X. ehunmilak

Informazioa

ehunmilak (ehm) mendiko Ultra-Trail® 168 km eta 22.000 metroko desnibel metatua du eta 5 eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu bide eta bidexketatik zehar. Irteera eta helmuga Beasainen ditu eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen inguruak igarotzen ditu. Proba burutzeko gehienez 48 orduko muga izango da.

ehunmilak probak hainbat gailur zeharkatzen dituenez, baldintzak oso gogorrak izan daitezke (gaua, haizea, hotza, euria). Ondorioz, segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatea eskatzen du (Araudiaren 26 artikulua). Beharrezkoa da prestaketa oso ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako  gaitasun handia edukitzea.

Informazio guztia ehunmilak-eko webgunean aurkituko duzu: www.ehunmilak.com

X. ehunmilak