Importes con impuestos incluidos
Izeta Mendi Lasterketa Solidarioa 2026
Izeta Sagardotegia-ko lurretan eta sagastietan barrena, giro ederrean egiteko moduko mendi lasterketa herrikoia antolatu dugu. Edonork parte hartu ahal izango du: korrika eginez, oinez edo animatzen.
Gainera, ekimenak izaera solidarioa izango du, Marea Urdina-ren helburuekin bat eginez: aniztasun funtzionala duten pertsonenganako sentsibilizazioa zabaltzea eta elkartasuna sustatzea.
Lekua
Izeta Sagardotegia
Ordutegia
* 10 tan — lasterketa
Ibilbidea
* 6,4 km
* 420 m+
Parte hartzera, txaloka animatzera eta giroaz gozatzera gonbidatuta zaudete.
Amaieran, hamaiketakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.
Sariak
Ez da diru saririk izango; txapelak banatuko dira.
Irabazten duenak bere pixua sagardotan eramango du…..
Zuen zain izango gara!
Eskerrik asko!!!!
IZETA.ES