EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA 2019 (13km)

Inscripciones no activas

Datos básicos

  • Cuándo: Desde el domingo, 19 de mayo de 2019 a las 10:00 hasta el domingo, 19 de mayo de 2019 a las 12:30
  • Lugar: Ereñotzu
  • Población: Ereñotzu
  • Provincia: Gipuzkoa
  • Fechas de inscripción: Del 03/03/2019 a las 12:00 al 18/05/2019 a las 17:00

Tarifas

Días
Horas
Minutos
Segundos

Contacto

Más información

Ibilbidea
• Azken urteetako ibilbidea mantenduko da. Guztira 12 km-ko ibilbidea da 832 m-ko desnibel metatuarekin. Jaitsiera teknikoak dituen zatiak izanagatik ere pertsona orok egiteko moduko ibilbide ederra da. 

• Ereñotzuko plazatik alboan dagoen XV. mendeko Txilibita baserrira jaitsi eta segituan hasiko da igoera. Larregain sagardotegiaren sagastien ertzetik pasaz Arrondoko antenatik igarota Akolagainera iritsi arte. Jada Aiako Harria Parke Naturalaren lurretan paraje zoragarrietatik pasako da lasterketa. Paisaiak mendi eta itsasoaren arteko kontrastea eskainiz hainbat trikuharri eta monumentu megalitikoen aztarnen ondotik pasako dira korrikalariak kaxkox kaxko eta lepoz lepo Saratzetako lepua-Akolatxara-Akolako lepua-Arritxieta eta Igoringo lepoa lotzen dituen bidezidorretan. Hemendik aurrera baso ederretan barrena sartuko da ibilbidea. Bentatxuriko baserriaren albotik Malmazarko putzura igoko dira pago artean izkutatuta dagoen Pagosardeko atsedenlekura iritsi arte. Berriro gora eginez Urdaburuko tontorreraino igoko dira. Beherako bidean Añarbeko erreserbaren ikuspegia ezkerrean dutela nahi duenak harkaitz azpi batean dagoen iturrian tragoxka bat hartzeko aukera izango du. Lizarregiko lepotik Artegieta Pagoeta eta Agiñako gainen azpikaldean dagoen Elorrietako lepora iritsiko dira. Usoko errekara jaitsiera azkar bat eginez Iturralde jatetxearen azpikaldetik erreka gurutzatuz bidezidor bat hartuko dute Txirritaren jaiotetxetik gertu. Latxeko fabrika zaharrak azpikaldean ikusten direla azken metroak egingo dituzte Ereñotzuko plazako helmugara iritsi arte.